Suari bertsoa

2011ko apirilaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean, Amets Arzallusekin buruz burukoan botatako bertsoa (kartzelakoa). Gaia: sua.



Maialen Lujanbio

Hura asmakizuna

Homo habilisena;

bazun intentzioa,

bazuen sena;

bi harrik elkar jota,

txispa bat aurrena;

asmakizun haundina

mendetan barrena;

sua da problema,

zenbait basorena,

edo jaki dena

berotzen duena

eta bi begiradek

sortzen dutena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.