Indiaren exotismoa Bilbora iritsi da. Hango zinemagintza, Bollywood esaten diotena, izugarri hedatzen ari mundu zabalean, filmak ekoizteko duten modu bereziak direla eta. Hilaren 27an eta 28an (ostirala eta larunbata), Sueños de Bollywood obra taularatuko dute Campos antzokian, 20:00etan. Igandean, berriz, 19:00etan izango da.
Euskal Herrira iritsi aurretik hiri anitzetan izan da Adelante Artistica ekoiztetxearen antzezlana, eta milaka ikus-entzule izan ditu. Mistri britainiarraren koreografiek osatzen dute obra. Dozena bat dantzarik betetzen dute taula, denak Bollywood Danceko dantzariak. Bollywoodeko maitasun istorio dibertigarrien antzera eraikita dago gidoia, familia osoak elkarrekin ikusteko modukoa. Dantza estilo asko nahasten dira koreografietan; Indiako dantza klasikoa eta folklorea, esaterako. Musikalaren bigarren zatian, berriz, bhangra doinuak funkyarekin eta hip hoparekin uztartzen dituzte.
'Sueños de Bollywood' musikala, Campos antzokian
Indiako zinemagintzan oinarritutako obra bat taularatuko dute estreinakoz Euskal Herrian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu