Sukalde ibiltariaren azken jakiak

Gabonetako jakiak prestatzeko, ordubeteko doako ikastaroa eskaintzen ari dira herriz herri, Gipuzkoan

Sukalde eskola gisa prestaturiko kamioi baten barruan ematen dira ikastaroak. EKOGUNEA.
Erredakzioa
2011ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Sukaldaritza orain eta hemen. Gabonei begira, garaiko eta bertako produktuekin egindako menuak prestatzen erakusten dabil Sukalde Ibiltaria egitasmoa Gipuzkoako hainbat herritan. Gaur eta bihar azken bi saioak egingo dituzte, Oñatin eta Oiartzunen. Izena ematen duenak ordubeteko doako sukaldaritza ikastaroa jasoko du, Basque Culinary Centerreko sukaldariek emana.

Ekogunea-Gizarte Kutxaren egitasmoa da Sukalde Ibiltaria. Gabonetan garapen iraunkorraren araberako kontsumoa bultzatu nahi dute, Euskal Herriko eta garaiko produktuak erabiliz. Gipuzkoako zazpi udalerritan ibiliko dira, denera, errezeta berriak prestatzen irakasten. Ikastaro bakoitzean 25 ikaslerentzat dago lekua.

Gure baratzetan udazken-neguetan jaso daitezkeen produktuak erabiliko dituzte: apioa, arbi zuria, aza, erremolatxa , eskarola, kardua, porrua, zerba eta ziazerba, besteak beste. Horiekin, Besaingo odolki-trufak eta sagar konpota egiten ikasiko dute. Horrez gain, zurrukutuna, bakailao eta gorringo pintxo batekin prestatuko dute; uso bularkiak, onddo eta gaztain kremarekin, eta gazta tarta irasagarrarekin.

SUKALDE IBILTARIA

Noiz. Gaur, 11:00etatik, 14:00etara, eta 17:00etatik, 20:00etara, Oñatiko Foruen Plazan. Bihar, ordu berean, Oiartzunen, Herriko plazan. Izena emateko: 902 10 91 56.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.