Bihotz taupadarik gabeko bizitzagero eta hurbilago dago. Etenik gabe odola ponpatzen duen bihotz artifiziala sortu dute Houstonen, Texasko Heart Instituten (AEB). «Estetoskopio batekin aztertuz gero, ez litzateke bihotz taupadarik entzungo», dio Billy Cohn-ek, makinaren sortzaileetako batek. Martxoan probatu zuten lehen aldiz bihotz artifiziala gizaki batekin. Ordura arte abereekin ibili ziren probak egiten.Craig Lewis 55 urteko gaixoak amiloidosia zuen, eta oso larrizegoen. Ebakuntza egin aurretik, sendagileek zioten hamabi ordubaino gehiago ez zela biziko. Lewis handik bi astera hil zen, ordea, eta denboraldi horretan bihotz artifizialak ongi funtzionatu zuela adierazi dute sendagileek.
Gaixoentzako itxaropena
Bihotz artifizialak geratzen ez den odol jarioa sortzen du. Makinak mugi daitezkeen zati gutxiago dituenez, makina bera gastatzeko arrisku gutxiago dagoela diote sortzaileek. Odolbildu eta infekzioak ere ez lituzke sortuko, haien esanetan.
Bihotzeko arazoak dituzten pertsonentzat oso makina aproposa izan liteke etorkizunean. Hala ere, baditu mugak. Edgar Lopez kardiologoaren arabera, zaila izango da jakiten, bihotz taupadarik gabe, gaixoaren osasuna nolakoa den. Eragina izan dezakeela azaldu du, beraz. «Hala ere, gaixotutako bihotz bat edukitzea baino askoz hobea izango da».
Makinaren egitekorik garrantzitsuena odola kantitate egokian ponpatzea dela dio kardiologoak, zainetara bolumen egokia irits dadin. Gaur egun ez dago oraindik bezeroen eskura bihotz artifiziala. Behin betiko diseinua egin beharko dute, merkaturatuko duen enpresa lortu eta erakundeen baimena eskuratu.
Zientzia
Taupadarik egiten ez duen bihotz artifizial bat asmatu dute
Martxoan probatu zuten, oso larri zegoen gaixo batekin, eta ongi funtzionatu zuen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu