Tejeria kalea, Amable Arias artista ezagutzeko aitzakia

Amable Arias artistaren museoa dago Tejeria kalean; Gaur taldeko sustatzaileetako batizan zen Arias

Teila fabrikak eman dio izena Tejeria kaleari. DONOSTIA KALEZ KALE.
Adrian Garcia.
2011ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Teila eta tabako fabrikek eragina izan dute Tejeria kaleko herritarren bizitzan. 1975ean jarri zion udalak kaleari Tejeria izena. Nahiz eta Karmengo Andre Maria kalearen parez pare igaro etazertxobait zokoratua egon, mugimendu handia du kaleak.

Zaila egin zaio Felix Marañari liburuko ehun kaleen artean bakarra aukeratzea, «denek baitute zerbait berezia». Tejeria kalea aukeratu du azkenean, hiriko lekurik «ederrenetako bat» duelako: Amable museoa, Amable Arias artistaren memoria gordetzen duen aretoa.

Ez da, agian, Donostiako kalerik ezagunena, baina kale garrantzitsua dela iruditzen zaio Felix Marañari, «donostiarrei Amable Arias artistaren bizitza gogoratzen dielako». Hori da, izan ere, liburuaren gakoetako bat, Marañaren esanetan: «Hiria bertan bizi diren eta bizi izan diren pertsonaien bidez ezagutu behar da».

Maru Rizori Amable Arias artista donostiarraren alargunak sortu zuen Amablarioa museoa. Hitzen, marrazkien, argazkien, pinturen eta liburuen museo bat da, Amable Arias ezagutzeko bidea ematen duena.

Donostiako museo «berezienetako bat» dela dio Marañak, hiritarren ekimen gogotsuak bultzaturikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.