James Gandolfinik antzerkian eta zineman lan egin zuen, baina telebistako The Sopranos telesailean mafia familia bateko buruarena egiteagatik lortu zuen sona eta oihartzuna. Erroman hil da, bihotzekoak emanda. 51 urte zituen.
A Stranger Among Us, True Romance, Money for Nothing, Get Shorty, The Juror, Night Falls on Manhattan eta Perdita Durango filmetan aritu zen, telebistarako Tony Sopranoren rola bete aurretik. Ez zuen, halere, zineman hain ohikoak diren gansterrarena egin. 1999tik aurrera eta sei denboraldiz, zailtasunak paraitzen dituen gansterra izan zen Gandolfini, diruz eskas dabilena, aldirik aldi psikiatrarengana joan behar duena eta FBIren itzalaren beldur bizi dena.
Munduko telesailik onenetakotzat jotzen dute askok The Sopranos, hein handi batean Gandolfiniren interpretazio bikainarengatik. Aitorpen ugari jaso zituen Tony Soprano pertsonaiari esker: hirutan, Emmy saria, eta beste behin, Urrezko Globoa.
Komunikazioa. Hilberria. J. Gandolfini
Telebistako mafiosoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu