Telegramen badira euskal stickerrak ere

2016ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Emotikonoen diseinua japoniarren esku egon zen sortu zirenetik. Horregatik, txat ezberdinetan ageri diren ikono gehienak kultura harekin daukate lotura. Baina bada salbuespenik ere. Telegram aplikazioak norberak bere sticker-ak egiteko aukera ematen baitio. Emotikonoren bati lotuta doazen irudiak dira horiek, eta, ohiko emojiez aparte, emozioak nahi den pertsonaien bidez adierazteko aukera ematen du.

Ion Lizarazuk aukera hori baliatu du eusticker-ak sortzeko. «OK» esateko Porrotx edo Argiñano agertzen dira keinu hori egiten, betaurreko ilunekin Pello Zabala edo Kike Amonarriz, edo begi bazterrez begira azaltzen da Jorge Oteiza. Euskarazko memeak egiteko kanpaina bat egin zen joan den azaroan, baina jabetu zen mezuak euskaraz izan arren «pertsonaiak gehienetan kanpokoak zirela». Horri aurre egiteko sortu ditu sticker hauek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.