Zuzendaria: Alan Taylor. Aktoreak: Arnold Schwarzenegger, Jason Clarke, Emilia Clarke. Iraupena: 126 minutu. Generoa: Zientzia fikzioa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2015.
Gerran dago mundua. 2032. urtea da. Gizakiek osatutako talde errebelde batek estu hartua du adimen artifizialeko Skynet sistema. John Connor erresistentziako burua da, eta Kyle Reese haren soldadu fidela, apokalipsiaren osteko Kalifornia hondatuan hezia.
Skynetek bi fronte irekiko ditu haien kontra: iraganekoa eta etorkizunekoa. Etorkizuna babesteko, Connorrek 1984ra bidaliko du Reese. Connorren ama Sarah salbatzea izango da bere egitekoa, John ez jaiotzeko Sarah hiltzeko agindua baitu Terminatorrek. Baina Reese laster konturatuko da beste aldea ez dela berak espero bezalakoa: ahalegin handia egin beharko du bere plana burutzeko.
SINOPSIA
'Terminator Genesis' / 'Terminator Genisys'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu