«Haurrak soilik ziren». Halaxe zioen ostiralean The New York Times egunkariak argitaratutako azalak. Azpian, Israelek Gazan egin dituen bonbardaketetan hil dituen 67 adingaberen argazkiak ageri ziren, baita Hamasek hildako bi israeldar adingaberenak ere. «Medikuak, artistak, liderrak izan nahi zuten», dio azpitituluan.
Zeresana eman du azalak, izan ere Ameriketako Estatu Batuetan ez da ohikoa horren izen handiko hedabide batek Israelen gerra krimenak modu horretan salatzea. AEBak dira Israelek nazioartean duen aliaturik handienetako bat, eta juduen komunitateak botere handia du han.
The New York Times-en aurretik, Israelgo Haaretz egunkariak argitaratu zuen azal bera, «hau da gerraren prezioa» izenburupean.
Sare sozialetan hainbat lagunek txalotu dute egunkariaren azala.
Ikaragarria.
— Mendizale (@Factsandrespect) May 30, 2021
Benetako kazetaritza. https://t.co/ESXfKK1znB