'Titanic' transatlantikoaren hondoratzea Euskal Herriko argitalpenetan

2012ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Titanic ontziaren hondoratzeak oihartzuna izan zuen garai hartako Euskal Herriko prentsan. Besteak beste, Eskualduna astekariak eta El Pueblo Vasco egunkariak eman zuten ontziaren hondamendiaren berri. Ipar Euskal Herrian argitaratzen zen Eskualduna astekariak 1912ko apirilaren 19ko eta 26ko zenbakietan jaso zuen gertaera. Lehen zenbakian, Angleterratik izenburupean idatzitako albiste labur batean, halaxe eman zuen hondoratzeari buruzko informazioa: «...Bere lehen piaian zoan, eta bazeramazkan bi mila gizon eta emazte, noiz eta ere Ternuako ondoan jo baitu hormazko harroka handi bat eta arrailatu baita». Hurrengo asteko zenbakian, Titanik izenburupean jarraitu zuten gertakaria. Eskualduna-k ez ezik, El Pueblo Vasco egunkariak ere jaso zuen tragedia. Lehenik, apirilaren 16an, hondoratu eta bi egunetara, bigarren orrian argitaratu zuten albiste labur bat, etaTitanic ontzia hondoratzen hasi zenez 1.650 lagun arriskuan zirela aipatu. Hurrengo egunean, egunkariaren lehen orrian argitaratu zuten, munduko ontzirik handiena lehen bidaian hondoratu zelako titulupean. Albistearen arrazoiak bilatu nahian eta hildakoen berri emanez kasu egin zioten gertakariari, hilaren 19an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.