Zibergela

Topicmarksek testuak laburtzen ditu

2011ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Pertsona batentzat bereziki zaila ez dena, alegia, testuak irakurri, ulertu eta laburtu, ordenagailu batentzat izugarri konplexua da, edo hori ahalbidetzen duen aplikazioa garatzea, behintzat. Adibide gisa itzultzaile automatikoak aipa daitezke. Hainbat enpresa, eta lan talde ari dira arlo horretan ikertzen eta garatzen, eta, hala ere, oso zaila suertatzen da itzulpen zehatzak natural egitea. Zer esanik ez, testu baten ideia garrantzitsuenekin laburpen bat egitea.

Horregatik, Topicmarks oso proiektu interesgarria eta txalotzeko modukoa izan daiteke. Izan ere, testu fitxategi bat igo ahal da edo url edo testu bat itsatsi ahal da. Web aplikazioak testua irakurtzen du, prozesatu eta ideia garrantzitsuenekin laburpen bat bidaltzen dio erabiltzaileari posta elektronikoz. Gainera, erabiltzailearen laburpenak norberaren profilean gordetzen dira. Oraingoz soilik ingelesezko testuekin egin ahal da, baina oso ondo egiten duela onartu beharra dago.

Probatzeko helbide honetara jo daiteke: http://topicmarks.com. Saioa hasteko, izena eman ahal da webgunean, bestela, Google edo Yahoo ID! kontuak erabili ahal dira webgunean izena eman gabe. Ikusi beharko da proiektuaren bilakaera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.