'Total Control'

2022ko martxoaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sortzailea: Rachel Perkins. Aktoreak: Deborah Mailman, Rachel Griffiths, Harry Richardson, Rob Collins, Celia Ireland. Herrialdeak: Australia. Urtea: 2019. Non ikusi: Filmin. Atal bakoitzaren iraupena: 50 minutu. Generoa: Drama.

Egun batetik bestera, emakume indigena australiar bat herrialdeko foku mediatiko eta politikoaren erdigunera igaroko da. Itzaleko akordioak, traizioak eta gizarte gatazkak dira nagusi botereari buruzko telesail honetan. Interpretazio lan bikaina egiten duten bi aktore protagonistek bultzatuta, fikzio politikoaren zaleei Borgen Danimarkako saioa ekarriko die gogora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.