'Totemak' erakusketa Bilbon

Alain Delorme artista umoreaz eta poesiaz baliatzen da Txinako gizartearen ikuspuntu pertsonal bat emateko

Autoreak kaleetan zehar dabiltzan lagunengan jarri du arreta. ALAIN DELORME.
2011ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Alain Delorme (Versailles, Frantzia, 1979) artistaren Totemak argazki erakusketa ikusi ahal izango da uda osoan, Bilboko Rekalde Aretoan. Hamar argazkik osatzen dute obra, eta Txinako Errepublika eraikitzeko herritarrek egiten duten ahalegina islatzea dute helburu. Autoreak dio merkantziak eskultura bihurtu eta «inurriak bezala» lan egiten duten langileak «Txina ahaltsuaren superheroi» bihurtu nahi izan dituela.

Shanghaiko kaleak hautatu ditu Delormek Txinako arrakasta ekonomikoaren beste aldea islatzeko, eta, horretarako, langileen kargaren altuerari eman dio garrantzia. Artistak adierazi du«objektuen altuera ikaragarriak hiriaren beraren hazkunde geldiezina» islatzen duela.

«Baina argazkietan hainbeste objektu agertzea ez da materialismoari eginiko omenaldi bat», iragarri du Delormek. Umorea eta poesia erabiliz, Txinaren alderdirik absurdoena jaso eta haren konplexutasuna erakutsi nahi izan du, errealitatearen eta fantasiaren mugan kokatzen diren egoerak proposatuz.

Bilbon egon ondoren, Iruñean igaroko ditu bi aste Delormeren Totemak erakusketak.

'TOTEMAK' ERAKUSKETA

Noiz. Uztailaren 5etik abuztuaren 28ra arte.

Non. Rekalde Aretoan.

Ordutegia. Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 17:00-20:30. Igande eta jaiegunetan: 10:00-14:00. Astelehenetan itxita egongo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.