Kasu horretan, medikuarengana joatea izango da hartu beharreko lehen neurria, adituak diagnostiko egokia egin dezan: gastroskopia bezalako probekin, edo urdail barruko pH-a neurtuz. Behin arazoa detektatu ondoren, kasu bakoitzean tratamendu egokia jarriko du medikuak.
•Antiazidoak. Sodioa, kaltzioa, magnesioa edo aluminioa bezalako osagaiei esker, urdaileko azidotasuna neutralizatzea lortzen dute, erresumina arinduz, eta gainerako molestiak baretzen dituzte. Normalean ez da errezetarik behar botika horiek erosteko, eta ondo erabiliz gero eraginkorrak diren arren, gehiegizko dosian hartuz gero arazoa larriagotzera ere irits daitezke, urdaila azido gehiago jariatzera behartzen baita. Horregatik, medikuak kontrakorik agintzen ez badu behintzat, neurrian eta noizean behin bakarrik erabiltzea gomendatzen da. Gaur egun badira botika finduagoak: hala nola bigarren tipoko histamina-hartzailearen antagonistak, Zantac;edo protoien bonba inhibitzen dutenak, Omeprazol.
•Kirurgia. Zenbait kasutan, beharrezkoa izango da ebakuntza kirurgikoa, ohikoa izaten den kokagune anatomikotik kanpo dagoen urdaila jatorrizko bere lekura eramateko, edo herniak eragindako bestelako akats eta arazoak konpontzeko.
Trastornoa kroniko egiten denean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu