TRIKIMAILUAK

2015eko otsailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gosaltzeko kakaoek azukre asko izaten dute. Trikimailu bat erabil daiteke kantitatea gutxitzeko: azukrerik gabeko kakao hutsarekin nahasi. Algarroboz eginiko hautsa ere erabil daiteke ordezko gisa, baina bestelako gustua du, eta oso astringentea da —asko lehortzen du—.

Estrategia bat fruta pusketak erabiltzea da beste gauza batzuk gozatzeko; esaterako, jogurta.

Koko azukreak azukre zuriak baino indize gluzemiko txikiagoa du; naturalagoa da, eta elikagai gehiago ditu. Baina fruktosa kopuru bera ematen dio gorputzari, eta ez da, ondorioz, askoz osasungarriagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.