Osasuna. Aro berriak. Psikologia

Tristezia ala depresioa?

2012ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Gure XXI. mendeko gizarte industrialean, etaosasun mentalaren arloan, dugun gaixotasunik hedatuena depresioa da.Azken hiru hamarkadetako zenbakiak aztertuta, gorantz doala agerikoa da. Arrazoiak ez daude garbi, baina azalpen kulturalak, bizimoduak, gizartekoak, psikologikoak eta biologikoak nahastean gertatzen da.

Baina depresioa triste egotea baino askoz ere gehiago da. Nahiz eta kalean sinonimotzat erabili, medikuntzan eta psikologian jakin badakigu depresioa gaixotasun indartsua dela, eta, horretaz gain, konplikatua ere bai. Motibazio eta helburu falta, jateko gogo eza, ingurua ulertzeko ezkortasuna, lo egiteko arazoak, pisua galtzea,buruko minak, arazo fisikoak eta heriotzaren inguruko pentsamendu ugari sorrarazi ditzake. Erruduntasuna, familiarekiko eta inguruko pertsonarekiko dependentzia, kontzentrazioa eta erabakiak hartzeko ahalmenik eza. Egunerokoari aurre egiteko oztopo handiada, eta betidanik gogokoak izan diren ekintzez gozatzeko ezintasuna izaten da.

Ikerketen arabera, emakumeok gehiagotan sufritzen dugun gaixotasuna da, aldaketa hormonalak eta ardura ugariak izaten ditugulako (familia zaintza, ordutegi bikoitza adibidez, batez ere seme-alabak gazteak direnean). Hala ere, ikerketetan agerian geratu denez, faktore psikologiko inportanteak agertzen dira depresioan. Horien artean, bakardadea, lotura afektiborik eza, norbere buruari kritika gehiegi egitea,inguruarekiko segurtasun falta sentitzea, txikitan bizitako esperientziak...

Baina ikerketa kulturalen arabera, Mendebaldeko gizarteetan ere depresioak berezitasun zehatzak ditu. Ekialdeko kulturetan,Afrikan adibidez, depresioak sintoma fisiko ugari izaten ditu (mina, digestio arazoak, lorik eza, pisu galera...), baina ez animo baxua eta ezta kulpabilitatea ere. Eta Ipar Amerikako amishen artean, depresio kasuen kopurua bera da emakumeen eta gizonen artean. Zer dela eta? Amishen artean alkohola edateko eta legetik kanpo jokatzeko aukera gutxi dagoenez, eta horrek gure gizartean gizonezkoen tristezia ugariren bideak direnez, sexuen arteko oreka beste modu batera lortzen da.

Gaur egun, depresioatratatzeko tresna farmakologiko eta psikologiko ugari eta onak dauzkagu, askotan konbinaturik erabitzen dira. Eta psikoterapien artean, berriz, kognitibo konduktuala izan da terapiarik ikertuena. Hurrengo batean ildo horretatik jarraituko dugu depresioari aurre egiteko tratamenduak aztertzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.