'Ttap' aldizkariaren Nafarroako edizioa, bihartik martxan
IRUÑEA.Ttap aldizkari digitalaren Nafarroako edizioaren aurreneko zenbakia bihartik aurrera deskargatu ahalko da gailu eramangarrietan —Gipuzkoako eta Bizkaiko edizioak jarri dituzte martxan lehendik—. Elkarrizketa nagusia Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizuri egin dio Juan Kruz Lakasta kazetariak. Solasaldia irakurtzeko aukera izango da, baina audio eta bideo formatuak ere erabiltzaileen eskura egongo dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu