Jaialdia
Txakolinaren txinpartak bustita
Txakolin eguna egingo dute bihar Aian (Gipuzkoa). Herriko plazan elkartuko dira, 11:30ean. Aiako, Getariako eta Zarauzko (Gipuzkoa) hamabost bodegatako txakolinak dastatu ahal izango dituzte hara doazenek. Eusko Labeldun txahal errea ere izango dute jateko. Jan-edanerako aukera egun osoan izango da. Aiako Udalak eta Getariako Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak antolatu dute eguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu