Oreka TX taldeko Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa musikariak munduan barrena ibili ziren, txalaparta ardatz, kultura eta soinu berriak ezagutzen. Baita bilatutakoa aurkitu ere. Bidaia horrek ekarri zuen Raul de la Fuentek zuzendutako Nömadak TX dokumentala. Gaur Bilboko Kafe Antzokian jarriko dute ikus-entzunezkoa. Gabriel Aresti euskaltegiak antolatu du ekitaldia, eta doakoa da sarrera.
Zine txokoa: 'Nömadak TX'
Gaur, 11:00etan, Kafe Antzokian, Bilbon.
Ikus-entzunezkoa
Txalaparta nomada
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu