Musika
Txalapartari gorazarre Arrasaten
Arrasateko (Gipuzkoa) Ttakun txalaparta taldeak 30 urte bete ditu aurten. 30 urtez enbor beretik leloarekin, zenbait ekitaldi antolatu dituzte urte osoan, eta gaurko Txalaparta Festarekin amaituko dituzte ospakizunak. Egun osoko festa izango da, eta antolatzaileen helburua da 30 urte horietan txalapartarekin harremana izan duten belaunaldi guztiak elkartzea. Txalaparta tailerrak, irrintzilarien erakustaldia eta herri bazkaria antolatu dituzte, besteak beste, eta, arratsaldeko txalaparta saioetan, belaunaldi guztietako kideek hartuko dute parte. Gonbidatu berezia, berriz, Kimu taldea izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu