Jaia
Txarribodaren tradizioari eusten
Txerriaren hazkuntzaren inguruko tradizioari eutsi nahian, ospakizun handia egingo dute bihar Gueñesko kontzejuko Quadra-Lakabexeko herriko plazan (Bizkaia). Hala, 11:15etik bazkalordura arte, Txarriboda egunera joaten direnek tradizioaren fase guztiak ezagutzeko aukera izango dute: txerria erretzea, garbitzea, arraspatzea, hustea eta zatikatzea, baita txorizoak egitea ere. Gainera, dastatzeak egingo dituzte, baita zozketak eta kiniela ere, proiektu solidarioetarako dirua biltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu