Txerri birtual bikotea Irisarrin

Bertrand Dezoteuxek 3D teknika erabiliz sortutako 'Txerri' film laburra aurkeztuko du gaur, Baionan

Irudian, Bertrand Dezoteuxek egindako Zaldiaren Orena lehen film laburraren grabazio lanak. BERRIA.
Donostia
2011ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Irisarriko (Nafarroa Beherea) herritarrak lasai daude solasean,ostatuko terrazan. Eguzkia, oporren usain goxoa, udako ilunabar eztia… bi txerri agertu diren arte. Basakeriaz, herria hankaz gora jarriko dute. Hala abiatzen da Bertrand Dezoteuxeren (Baiona, 1982) azkeneko film laburra, Txerria izenekoa. Gaur aurkeztuko du, eta erakusketa moduan ikusgai egongo da urtarrilaren 15era bitartean Baionako Le Carré aretoan. Filmean, Irisarrira heltzen den txerri bikote baten istorioa kontatzen da, 3D teknika berritzailearekin jostatuz. Ibilbidean, animalia birtualek herria eta tokiko kultura ezagutuko dituzte: musika, kantua, dantza, ehiztariak, harategia, pilota eta abar.

Filma grabatzerakoan herritarren laguntza izan zuen Dezoteuxek. Txerriak, ordea, hiru dimentsioko irudiekin sortuak dira. Animaliak ordenagailuz modelizatu eta animatu ditu, eta halako psikologia bat gehitzen saiatu da, euren begirada irakurtzen. Inbaditzaile jostagarri eta beldurgarri bihurtuko da bideoan euskal baserrietako animalia sinbolikoa.

Bertrand Dezoteux Euskal kultur erakundeakantolatutako Hogei'ta 2011 ekimeneko hautagaia da; Nader Koochakirekin (Donostia, 1983) batera. Hor irabazitako bekari esker sortu du baionarrak Txerri artelana.

'TXERRI' ERAKUSKETA

Noiz. Gaur hasi, eta urtarrilaren 15a bitartean.

Non. 'Le Carré' gelan, Baiona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.