Bost urte baino lehen Ilargira eskifaiarik gabeko ibilgailu bat bidaltzeko asmoa duela esan du Txinako Gobernuak. Misio hori Txinako astronautek Ilargiaren zorua zapaltzeko bidean lehen pausotzat hartu behar dela ere esan du. Espazioko super potentzia bilakatu nahi du Txinak. Ilargian lurreratzeko teknologia garatu nahi dute; datozen urteetan horretan jarriko dira buru-belarri.
Bestalde, Errusiak ere plan anbiziotsuak ditu espazioari dagokionez, eta, gainera, 2012rako. Aurten 36 espaziontzi jaurtiko dituela esan du. Jaurtiketa zerrenda horren barruan ez dago Soyuz espaziontzia. Europako Espazio Zentrotik (Guyana frantsesa) espazioratuko da Soyuz. Iaz 35 espaziontzi jaurti zituen Baikonur Plesetsk basetik, eta aurten errekor hori gaindituko du, itxura batean.
Txinak Ilargian jarri ditu begiak, eta bost urte baino lehen ibilgailu bat bidali nahi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu