Arrain urdina da txitxarroa, beraz, gantz kopuru bat dauka. Gantz hori omega 3 azidotan aberatsa da, eta odolean dagoen kolesterola eta gantza jaisten laguntzen du, eta, beraz, zirkulazio eta bihotz gaixotasunen aurka lan egiten du.
Kalitate handiko proteinak ditu, baita bitamina eta mineral asko ere.
B taldeko bitaminak ditu, B1, B2, B3 eta B12 taldekoak. Orokorrean, B taldeko bitaminek beste nutrienteen metabolismoan laguntzen dute, eta funtzio organiko ugarietan parte hartzen dute, globulu gorrien osaketan, nerbio sistemaren funtzionamenduan eta defentsa sisteman.
D eta A bitaminak ere baditu. D bitaminak kaltzioaren absortzioan parte hartzen du, eta A bitaminak mukosen eta azalen heziketan eta nerbio sisteman parte hartzen du. Gibeleko entzimen osaketan parte hartzen du, eta hormona sexual eta suprarrenaletan.
Mineralei dagokienez, magnesioa, iodoa eta burdina dauzka, batez ere.
Magnesioak muskulu, nerbio sistema eta hesteen funtzionamenduarekin harremana dauka. Iodoa ezinbestekoa da tiroideen funtzionamendurako, eta burdina anemia salbuesteko minerala da.
Produktua
Txitxarroa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu