Asteburuko proposamenak

Txorizo eta txistor usaineko festa eguna

Donostia-Bilbo. San Tomas eguna ospatzeko azoka handiak egingo dituzte bi hirietan bihar

Erredakzioa
2012ko abenduaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Txistor usaina zabalduko da bihar santomasei esker Euskal Herriko hainbat herritan. Donostian eta Bilbon egitarau oparoa prestatu dute San Tomas eguna ospatzeko.

Donostiako protagonistetako bat Tomaxi txerria izango da, Konstituzio plazan egongo da, bisitari guztien begiradapean.

Guztira, 200 postu inguru jarriko dituzte Gipuzkoako hiriburuan; horien artean, txistorra saltzeko izango dira gehienak; taloak, gazta, sagardoa, txokolatea, gozoak eta eskulangileen produktuak ere izango dira.

Hirian barreiatuko da festa, eta gune nagusiak ondokoak izango dira: Konstituzio plaza, Gipuzkoa plaza, Okendo plaza, Trinitate plaza, Bulebarra, Elkano kalea, Txurruka kalea eta San Juan kalea izango dira.

Musika eta bertsolaritza ekitaldiak Bulebarrean eta Trinitate plazan izango dira; esaterako, 13:00etan, Alaia Martin eta Sustrai Colina bertsolariek kantatuko dute Bulebarrean. Herri kirolak ere egongo dira Trinitate plazan (13:30).

Bilbon ere ekitaldi ugari prestatu dituzte San Tomas egunaren harira. 300 postu inguru jarriko dituzte Areatza eta Plaza Barriko inguruan. Azokan, barazkiak, gaztak, frutak, txakolina, sagardoa, loreak eta bestelakoak erosi ahal izango dira.

Bilboko konpartsek ere antolatu dituzte ekitaldiak, San Nikolas elizaren ondoan jarriko dute txosna eta agertokia. Bertsolariak, gaiteroak, erromeria, Bilbo kantari eta DJ Makala izango dira.

Txerriaren protagonismoa berreskuratzeko, euskal txerri zoriontsu baten produktuen zozketa egingo dute.

SAN TOMAS EGUNA

Non. Bilbon eta Donostian.

Noiz. Bihar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.