Jaia
Txotx egiteko eguna
Sagardo garai berria hasi dute han eta hemen, eta jendea hasi da sagardo berria dastatzen. Zarauztarrek (Gipuzkoa) ez dute gutxiago izan nahi, eta Sagardo Eguna antolatu du gaurko Zurekin ostalaritza elkarteak, udalaren laguntzaz. 12:00etan hasiko da festa, Musika plazan. Orotara, Gipuzkoako zortzi sagardogilek beren sagardoa emango dute dastatzeko, eta txuleta pintxoak jateko aukera ere izango da. Motxian bertso eskolako lagunek eta txistulariek girotuko dute festa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu