Zibergela

Ubuntu Oneiric Ocelot 11.10 kaleratu dute

2011ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Ubuntu Oneiric Ocelot, Ubuntu 11.10, alegia, jada eskuragarri dago erabiltzaileentzat. Izan ere, 2011ko urria da, eta sei hilero bezala, Ubuntu GNU/Linux banaketaren bertsio berria ateratzeko garaia da. Beraz, http://www.ubuntu.com/ webgunera joan ahal da, eta bertan, deskargatzeko lotura aurki daiteke erraz.

Aldaketa asko daude bertsio berri horretan: saioa hasteko pantaila da erabiltzaileak aurkituko duen lehenengo berritasuna, izan ere, jada ez da GDM erabiltzen, LightDM baizik. Hemen, saioa hasteaz gain, Ubuntu 2D edo Ubuntu 3D itxuren artean aukeratu ahal da. Behin saioa hasita, tresna barra ere aldatuta dago aurreko bertsiotik, beste xehetasun batzuekin batera, adibidez, leihoen kontrolak bakarrik agertzen dira saguaren kurtsorea kokatuta dauden lekura hurbiltzen denean. Ubuntu2Dk Ubuntu 3Dk baino eskakizun gutxiago ditu sistemaren baliabideen aldetik, beraz, oso egokia da ordenagailu xumeagoetarako, bai ordenagailu zaharrak direlako edo bai netbookak direlako, adibidez. Ubuntu 3D erakargarriagoa da grafikoen aldetik, baina Ubuntu 2D baino astunagoa da. Beraz, erabiltzaileak erabaki ahal du zer nahi duen: errendimendu gehiago itxura sakrifikatuta, edo itxura jatorrago bat errendimendu txikiagoarekin. Ubuntu Software Biltegia ere asko aldatu da, batez ere itxuraren aldetik, eta sisteman lehenetsita datozen aplikazio batzuk ere aldatu dira. Adibidez, bulegotika suitea LibreOffice da. Bideo editore gisa OpenShot aukeratu da, eta PiTiVi, beraz, ez dator instalatuta lehenetsita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.