Gehiago adierazten du irudi batek, mila hitzek baino». Halaxe esaten du, behintzat, askotan errepikatu ohi den esaldiak. Esaldiak zentzua baduela erakutsi zuen iazko udako argazki lehiaketara irakurleek bidalitako argazki sorta oparoak. Izan ere, udako bizipenak kontatzeko tresna eraginkorra da argazki kamera, une jakin bateko begirada izozteko gai baita. Uda argazkiak ateratzeko sasoi paregabea izan ohi da, gainera, atseden orduak eta eguzki printzak udako oporren distira islatzeko baliagarriak izan baitaitezke. Eguraldiak laguntzen duen bitartean, behinik behin.
Ekainaren 24tik irailaren 16ra bitartean irakurleek euren udako argazkiak BERRIAra bidali ahal izango dituzte, etaudako argazki lehiaketan parte hartu. Irabazleentzat hainbat saria egoteaz gain, parte hartzaile guztiak beste hainbat sariren zozketan sartuko dira. Irakurleek beren argazkiak topatu ahal izango dituzte egunkarian, jasotakoak argitaratuz joango baitira abuztu osoan. Bestalde,Berriketan sare sozialera bidalitakoak momentuan bertan argitaratuko dira webgunean.
Urruneko bazter ezkutuak zein gertuko txoko ezagunak, norberaren udako momenturik gozoenak edo uda sasoiko ezohiko argazkia. Ez da zergatik argazkigintzan aditua izan, ezta urruneko paradisu bateko irudia hartu ere. Kamera soinean eraman, eta klik egitea nahikoa da norberaren udako begirada eskaintzeko.
Hainbat modutan bidali ahal izango dira irudiak. [email protected] helbide elektronikoan euskarri digitaleko argazkiak jasoko dira. Halaber, Berriketan sare sozialaren bitartez ere parte hartu ahal izango da lehiaketan, #udakolehiaketa sailean. Aurki egongo da eskuragarri Berriketan-erako sakelako aplikazioa Android eta Iphone euskarrientzat. Horrela, sakelakoarekin ateratako irudiak zuzenean bidali ahal izango dira. www.berria.info, Apple Store eta Google Play webguneetan eskuratu ahal izango da aplikazioa.
Ohiko euskarri fisikoan bidali nahi izanez gero, ordea, ondoko helbidera bidali beharko dira: Martin Ugaldekultur parkea; Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argazkiarekin batera, egilearen izen-abizenak jartzeaz gain, irudia non hartu hartu duten, eta toki horri buruzko xehetasun batzuk ere azaldu beharko dituzte.
Lehiaketako irabazleak nortzuk izan diren, berriz, irailaren 18an jakinaraziko da. Lehenengo saria lortzen duenak bi lagunentzako bi gau eta sasoian jartzeko zirkuitua jasoko du Aisia Hotelak katearen Orioko, Urduñako, Lekeitioko, Derioko, Debako edo Islareseko (Kantabria, Espainia) hoteletan. Urteko edozein sasoitan gozatu ahal izango dute saria, igandetik ostiralera bitartean. Hotelari buruzko xehetasunak irakurri eta argazkiak ikusteko www.aisiahoteles.com webgunean sar daiteke. Bigarren sariaren irabazleak La Perla Donostiako bainuetxean sasoian jartzeko bi lagunentzako zirkuitua egiteko txartelak jasoko ditu. Bainuetxeari buruzko informazio osagarria www.la-perla.net webgunean eskura daiteke. Horrez gain, parte hartzaile guztien artean Pedro Luis kontserben bost saski ekologiko zozkatuko dira.
Uda honetan, beraz, prest eduki argazki kamera, inoiz ez baita jakiten noiz sordaitekeen udako argazkia ateratzeko aukera.
Udako begiradaren bila
Udako bizipenak irudien bidez helarazi ahalko dituzte irakurleek BERRIAko udako argazki lehiaketara, ekainaren 24tik irailaren 16ra bitartean. Irabazleentzat hainbat sari daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu