UDAN BAI. BILBOKO ASTE NAGUSIA. GURE TXOKOTIK. Dena emateko prest

Bi egun besterik ez dira falta jaiak amaitzeko, eta jendetza batuko da gaur eta bihar Euskalgunean

2007ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Asteburua, azkenean. Inork pena izango du Aste Nagusia bukatzear delako, baina pozarren daude parrandazale gehienak. Eguzkia atera da! Ez hondartzara joateko edo Areatzan praka motzetan ibiltzeko indarrarekin. Nahikoa, ordea, eguraldiaz ahazteko eta lagunartean eroso egoteko. Egunotan zaparradaz zaparrada ibili baitira Bilbora joandakoak, eta gaur eta bihar ederki gozatu ahal izango baitute jaien hondarrez. Jendez lepo izango da Euskalgunea.

Kontzerturik ez da egongo: ostegunean jo behar zuten azken taldeek -Lur Jota, Kloratita, Anestesia eta Nan Roig eta Roigek-, baina men egin behar izan zuten. Ezin urez betetako agertokian jardun. Areatzan ez zen parrandan aritzeko giro eta, hala ere, jende nahiko zebilen txosna batetik bestera. Hor Dago! Abantera tragoak eskatzen joan eta sorpresa hartu: konpartsakideekin batera zuritoak eta kalimotxoak jartzen ziharduten BERRIAko zuzendari Martxelo Otamendi, Metro Bilbaoko Komunikazio arduradun Julio Ibarra eta EITBko albistegietako kazetari Aitzol Zubizarreta, Jon Asla eta Asier Odriozolak.

Urtero egiten dute txanda bat eta aurten ere gogotsu jardun zuten. Biharamunean igarriko zuten nekea, Euskalgunean parrandan ibilitako ehunka herritarrek legez. Atzoko goizean ur jolasetara joateko jaikiko ziren asko. Euririk ez zuen ari eguerdirako. Ur lasterretan ibiltzeari lar arriskutsu iritzi zioten antolatzaileek, ordea. Jokoak beste egun baterako utzi eta poteoan aritu ziren.



KONPARTSEN BAZKARIA. Arratsaldean atera zen eguzkia eta, ezusterik ez bada, gaur ere eguraldi ona -edo- egingo du. Aukera paregabea Bilboko Konpartsek antolatutako ekitaldietan parte hartzeko. Sukaldaritza lehiaketa dago goizean: marmitakoa prestatuko dute Areatzan. Eguerdian, berriz, ardo dastatzea dago: zuria, gorria eta beltza barra-barra.

Eta eztarria freskatu ostean, herri bazkaria egingo dute konpartsek. Indarrak berritu behar gauean dena emateko. Bi egun besterik ez dira falta Aste Nagusia bukatzeko, eta konpartsakideek ez ezik, Euskalgunean jo eta ke ariko dira milaka gazte. Litekeena da, gainera, ohi baino jende gehiago ibiltzea parrandan bihar.



eGITaraua

09:00. Areatza. Gastronomia lehiaketa. Marmitakoa. Izena ematea.

10:00. Txistularien diana eta txupina.

11:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira gaitariekin eta txistulariekin.

11:00. Erripako kaia. Haurtxokoa-Txikigunea. Umeentzako eta gaztetxoentzako jolasak.

12:00. Pergola. Bilbainadak. Los Cinco Bilbainos.

12:00. Areatzako kaia. Herri kirolak eta jolasak. Idi proben BBK Txapelketa. Trontzalarien BBK Txapelketa. Harri-zulatzaileen Euskal Liga.

12:00. Areatzako kioskoa. Udaleko Musika Bandaren kontzertua.

12:00. Ardo dastatzea, konpartsek antolatuta.

13:00. Zazpikaleak. Bilbainadak. Bilbotarrak.

13:00. Santiago Plaza. Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Jon Maia, Xabier Silveira.

13:00. Nasapuntakoa, konpartsen eskutik.

13:30. Arriaga plaza. Kale antzerkia. Visitants taldearen Viajeros ikuskizuna.

14:00. Konpartsen bazkaria.

14:30. Areatza. Gastronomia lehiaketako sarien banaketa.

13:00. Erripako kaia. BBK Txikigunea-Gaztegunea. Umeentzako eta gaztetxoentzako jolasak.

17:30. Areatza. Herri kirolak, konpartsen eskutik.

18:00. Zezen-plaza. Abonuko zortzigarren zezenketa. Ganadutegia: Victorino Martin Andres. Toreatzailea: El Cid.

19:00. Plaza Barria. Euskal dantzak. Bizkaiko Dantzarien Biltzarra. Beti Jai Alai (Basurtu--Bilbo).

19:00. Bailen kalea. Umeentzako antzerkia. Txorromorro taldearen Lumagorri ikuskizuna.

19:00. Areatza. Pop rock musikaren 22. Erakustaldia. Amerikar rock akustikoa. Taldeak. Josu Bergara, The Grave Yatch Club eta Sweet Oblivion.

20:00. Plaza Barria. Bizkaiko Dantzarien Biltzarra. Erromeria eta larrain-dantza.

20:00. Bilbo kantari, konpartsen eskutik.

20:15. Gizakunde eliza. Txisturako musika.

20:30. Arriaga plaza. Zezensuzkoa.

21:00. Pergola. Guatekea 60-70eko hamarkadetako musikarekin, Dj-arekin.

21:00. Bilborock aretoa. Umore antzerkia. Cascai Teatre. Living Costa Brava lana.

21:15. Arriaga plaza. Kale antzerkia. Jashgawronsky Brothers. Broom, brush, crash ikuskizuna.

22:30. Su festa. Pirotecnia Pibierzo (Leon).

23:00. Areatza. Disco gau jaia.

23:00. Pergola. Los Diablos eta Dj-a, 60-70eko hamarkadetako musikarekin.

23:30. Abandoibarra. Spektrum.

24:00.Plaza Barria. Horace Andy. Jamaikako reggea.

24:00. Botika Zaharrean Miguel Boseren kontzertua.

24:00. Bilborock aretoa. Umore antzerkia. Cascai Teatre. Living Costa Brava lana.

01:00. Arriaga plaza. Kale antzerkia. Jashgawronsky Brothers. Broom, brush, crash ikuskizuna.

02:00. Areatza. Disko gau jaia.



Konpartsak

12:00. Ardo dastatzea.

13:00. Nasapuntakoa.

13:00. Pa..Ya poteoa.

14:00. Algara. Mozorro poteoa.

14:30. Konpartsen bazkaria.

17:30. Herri kirolak konpartsen artean.

20:30. Ezusteko kaskapoteoa.

21:00. Algara. Afaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.