Itxura
Gypaetus barbatus da ugatzaren izen zientifikoa, eta bere bizarrei egiten die erreferentzia izenak. Filolumak ditu paparrean, bizarrak, eta beteraztun gorriak begietan. Helduek kolore laranja dute, buztinarekin tindatzen baitira.
Elikadura
Hegazti sarraskijalea da, eta hezurrak jaten ditu batik bat. Pirinioetako ugatzek basahuntzen, ahuntzen eta ardien hezurrak jan ohi dituzte. Horiek jateko, hezurrak txikitu egiten ditu airetik haitzen kontra botata. Dena den, haragia ere jaten du: adibidez, txitei haragia ematen diete.
Ugalketa
Hiru fase ditu ugatzen ugalketak. Irailetik azarora habiak eraiki, beren ingurua babestu eta sexua izaten dute. Abendutik otsailera gehienez ere bi arrautza jarri eta inkubatzen dituzte. Martxotik abuztura txitak zaintzen dituzte eta urtarrilean txitak emantzipatzen dira. Ugalketa unitateak bi edo hiru helduk osatu ohi dituzte; hirukoteetan, normalean, bi ar eta eme bat izaten dira.
Habitata
Ugatzak Europan, Asian eta Afrikan bizi dira: Pirinioetan, Alpeetan, Himalaian eta Atlas mendietan, adibidez. Mendi inguruak baliatzen dituzte: eskualde irekiak eta amildegiak eta pareta malkarrak dauden tokiak, eta basa ungulatuak eta abereak bizi diren inguruak, elikadurarengatik.
UGATZA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu