«Honaino zabaltzen dira Bermeoko itxuginak», esan, eta Izaro uhartea Bermeorena (Bizkaia) dela aldarrikatuko du gaur Idurre Bideguren Bermeoko alkateak. Madalena eguneko ospakizunen barnean, urtero bezala, bermeotarrak Izaro uhartera joango dira, eta han, teila bat botako dute itsasora, uhartea eurena dela esanez. Izan ere, kondairaren arabera, mundakarrei irabazitako estropada bati esker lortu zuten uhartea bermeotarrek.
Izaroko teilaren jaurtiketa
Gaur, 10:00etan, Izaro uhartean (Bermeo).
Festa
Uhartea aldarrikatuz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu