Umeentzako lanak Bilbon

Ipuin kontalariak, antzerkia, 'clown' eta magia ikuskizunak gaurtik aurrera, Alondegian

Kibubu lana estreinatuko du Marie de Jongh-Tarteanek igandean. BERRIA.
Erredakzioa
2013ko abenduaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaurtik aurrera, haurrentzako hainbat ikuskizun taularatuko dituzte Bilboko Alondegian. Zirkua, ipuin kontalariak, clown eta magia ikuskizunak daude egitarauan, tartean estreinu bat: Marie de Jongh eta Tartean konpainiaren azken lana, Kibubu.

5 X 8 konpainiaren Un circo en la luna ikuskizunarekin zabalduko dute egitaraua, gaur, 18:00etan. 3 eta 4 urte bitarteko haurrentzat pentsaturiko ikuskizuna da. Ipuin kontalarien estilokoa da, baina, aldi ´berean, bideoak, musika eta argi pintura erabiltzen dituzte.

Gaurtik larunbatera, 17:00etatik 18.00etara, Soinuen Magia ikuskizuna taularatuko dute. 4 urte arteko haurrentzako ikuskizuna da, eta musikaren hainbat alderdi magiaren bidez ilustratzen ditu.

Egun horietan eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an, Elur Malutak jarduera ikusi ahalko da, Alondegia beraren eta Mama Crea taldearen ekinbidez. Sei egunez, hainbat narratzailek zenbait herrialdetako eta zenbait gairi buruzko istorioak kontatuko dituzte.

Igandean, 18:00etan, Kibubu lana estreinatuko dute Marie de Jongh eta Tartean konpainiak. 6 urtetik gorako umeentzako lana da, keinu bidezko clown ikuskizuna.

Teatro Paraiso taldeak, Lorategian pieza aurkeztuko du urtarrilaren 3an eta 4ean.

IKUSKIZUNAK

Noiz. Gaurtik, urtarrilaren 4ra arte.

Non. Bilboko Alondegian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.