Komunikazioa

Urbistondo eta Galarraga, 'Berria.info'-ko blogari

2012ko otsailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
INTERNET.Berria.info-ren blog komunitateak bi blog berri ditu. Andoni Urbistondo BERRIA egunkariko saskibaloiko kolaboratzaileak Zonakako defentsa izenekoa izango du. Papereko edizioan argitaratzen dituen analisietatik abiatuta, elkarrizketak, erreportajeak eta papereko edizioan ez dauden iruzkinak gehituko ditu blogean. Espainiako Kopako Lagun Aro-Caja Laboral final-laurdenetako atzoko partida izan du abiapuntua. Aste honetan sortu den beste bloga Aritz Galarragarena da: Ekografiak. Papereko edizioan Agenda sailean idazten du Galarragak, eta blogean, hor argitaratutakoak jasotzeaz gain, ikus-entzunezkoak ere gehituko ditu, «paperak berezkoak dituen mugak gainditu eta sareak eskaintzen dituen aukerak erabiltzeko». Irakurleen iritziak ere eskatu ditu Galarragak blogaren aurkezpenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.