Natura

Urre koloreko beste txakal bat grabatu dute, Araba eta Burgos artean

Proyecto Lobo taldeak grabatu du Iberiar penintsulan agertu den bigarren txakala ('Canis Aureus'), maiatza eta ekaina bitartean.

Araba eta Burgos artean grabaturiko urre koloreko txakala. PROYECTO LOBO
Arabako Alea
2023ko ekainaren 20a
17:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Proyecto Lobo taldeko boluntarioek grabatu dute animalia, Araba eta Burgos (Espainia) artean. «Segurtasunagatik» ez dute zehaztu nahi izan zona, baina Anguloko eta Losako haranen artean aurkitu dutela azaldu diote Alea-ri. Fototranpeo izeneko teknikaren bitartez lortu dituzte irudiak, eta horietan ganadu gorotz baten inguruan ageri da kanidoa, koleoptero baten gainean harrapaka. Txakala maiatza hasieratik ekaina hasierara arte agertu da kameretan. Nolanahi ere, laginketa egiten jarraitzen dute inguruan.

Jarraitu irakurtzen Arabako Alea-n.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.