ETB1en eta ETB2n zuzenean emango dituzte aurten Urtezaharreko kanpaiak, Mundakako Santa Katalina baselizatik (Bizkaia). Aurkezleak Mikel Pagadizabal, Zuhaitz Gurrutxaga eta Sara Gandara izango dira —iaz ere hirurek aurkeztu zituzten kanpaiak, baina Zumaiatik (Gipuzkoa—. Urteko azken emanaldian, Alex Sardui eta Izaro Andres musikariek Aske maitte kanta abestuko dute, Gernikako (Bizkaia) Ross dantza taldearekin batera. Kanpaien emanaldiaren aurretik, Pagadizabalek eta Gurrutxagak Herri txiki, Urte berri dong! saio berezia gidatuko dute. Urdaibaiko itsasadarraren inguruetan ibiliko dira, tokiko herritarrekin solasean, eta, bide batez, kanpaiak eman aurreko prestaketa guztiak egiten.
Kanpaien ostean, Go!azen 2018 saio berezia emango du ETB1ek. Telesaileko aktore protagonistek ostiral gauetan entzun diren kantak abestuko dituzte, abesti originalenak sortu dituzten musikariekin batera.
Iaz, %20,1eko kuota
Aurreko urtean ETB1eko eta ETB2ko kanpaien emanaldiak %20,1eko ikusle kuota lortu zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan —euskaldunen artean, %28,1 izan zen kuota—. Emanaldiaren %100 ez zen euskaraz izan.
Urtezaharreko kanpaiak Mundakatik emango ditu ETBk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu