Maskara zuri eta urre kolorekoak eta XVIII. mendeko jantziak. Bereziak dira Veneziako inauteriak. Dotoreak, munduko beste tokietan egiten direnetatik oso desberdinak. Eta, hain zuzen ere, berezitasun horrek erakarrita, milaka lagun biltzen dira urtero munduko inauteri ezagunenetakoetara.
Gertutik ezagutu ditu Veneziako inauteriak Galdakaoko Unai Prok, eta han ateratako argazki bati esker irabazi du BERRIAk antolatutako Inauterietako argazki lehiaketa. Lesakako Atxaspi hotelean erlaxatze asteburuaz gozatu ahal izango du, nahi duen lagunarekin batera. Baina Euskal Herrian ere badaude jendetza bildu ohi duten inauteriak; horietako bat da Lantzekoa. Han ateratako argazki asko jaso ditugu; hain zuzen, Ziripoten bila dabiltzan txatxuen argazki batekin lortu du bigarren saria Berriozarko Ana Elorzak. Donostiako Xamar jatetxean bi lagunentzako bazkaria edo afaria irabazi du. La Perla talasoterapia etxean bi lagunentzako sasoian jartzeko zirkuitua eta beraz, lehiaketako hirugarren saria lortu du, berriz, Lizarrako Gaizka Untzuetak, bere herriko inauterietako argazki koloretsu bati esker. Mila esker lehiaketan parte hartu duzuen guztioi!
Ezarian. Inauterietako argazki lehiaketa
Veneziako maskaren indarra
Galdakaoko Unai Prok irabazi du BERRIAk inauterietako antolatutako argazki lehiaketa, Venezian hartutako argazki batekinBigarren saria Ana Elorzarentzat izan da, eta hirugarrena Gaizka Untzuetarentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu