Iragarrita zegoen bezala, VLCk bere erreproduzigailu ezagunaren belaunaldi berri bat kaleratu du. VLC 2.0 Twoflower izendatu du bertsio berri hau. Proiektuaren webgunean, http://www.videolan.org/#download, deskargatu daitezke sistema eragile ezberdinetarako bertsioak.
Berritasunei dagokienez, dekodifikazio abiadura hobetu da nagusiki, eta kalitate handiko formatu gehiagorekin lan egiteko aukera eskaintzen du. Baina aldaketarik nagusiena Mac bertsioan nabari daiteke, non interfaze konplexuagoa aurkituko duten bertsio berria instalatzen duten erabiltzaileek. Aldaketa horren xedea multimedia eduki osoa kudeatzeko aukera gehitzea omen da.
Hala ere, nolabait, aldaketa horrekin Mac OS X sistema eragileetan erabiltzaile askok maite zuten erreproduzigailu erraz eta arin horretatik urrundu da, eta multimedia eduki osoaren kudeatzailea izateko bide erdian gelditu da.
VLC 2.0 Twoflower bertsio berria kalean dago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu