Ingurumena

Xibarta balea bat begiztatu dute Urdaibain

Bermeoko Matxitxakoko itsasargitik gertu ikusi zuten hamabi metroko balea, larunbatean.

Xibarta balea, Bermeon. GORKA OCIO
Julen Otaegi Leonet.
2022ko urriaren 17a
15:20
Entzun 00:00:0000:00:00

Hamabi metroko xibarta bat ikuskatu zuten joan den larunbatean Matxitxakoko itsasargitik hurbil, Bermeon (Bizkaia). Ekoetxea Urdaibai ingurumen zentroen sareak antolatutako barku irtenaldi batean izan zen. Zetazeo ugari bizi dira Bizkaiko itsasoan, baina xibartak ez dira hain ohikoak.

Portutik irten eta gutxira, ur azpitik arnasa hartzera atera zen balea. «Oso lasai» zihoan, eta itsasontzikoek inongo arazorik gabe ikusi ahal izan zuten, behar adinako distantziara —halakoetan, 60 metroko segurtasun distantzia gorde behar da zetazeoen eta itsasontziaren artean—. Horren ostean, baleak ekialderanzko bidean segitu zuen.

Hamabi-hamasei metro luze izaten dira xibartak, eta, gutxi gorabehera, 36 tona pisatzen dute. Kostako balea mota bat da; horregatik, errazagoa izan ohi da lurmuturretatik hurbil ikustea. Izan ere, aurten ez da lehen aldia Urdaibaiko biosfera erreserban halako balea bat ikusten dutena. Iragan abuztuan, xibarta balea bat igaro zen Matxitxako paretik ere. Irailean, Zumaia eta Pasaian ikuskatu zuten espezie bereko beste bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.