Euskal baserrien Urrezko Aroaren erakusgarri da Ezkion (Gipuzkoa) dagoen Igartubeiti baserri museoa. 1990. urtera arte,Mendiguren familiaren esku egon zen baserria. 1992an, Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi zuen, desagertu ez zedin, eta 1993tik 2001era zaharberritze lanetan aritu ziren museo bilakatzeko.
Antzinako baserriak birsortzen ditu museoak, garaiko baserriko familien eta bizilagunen bidez. Igartubeitik balio kultural eta arkitektoniko izugarria dauka, besteak beste. Eraikinaren barnealdea zein aurrealdea haritz zurezkoak dira. Baserria zaharberritu zutenean, ahalik eta jatorrizko pieza gehien kontserbatu nahi izan zituzten, eta zutabeak, zoruak eta habeak jatorrizkoak dira. Jatorrizkoa da ere baserriaren ganbaran aurki daitekeen dolarea: museoko elementu deigarrienetako bat. Dolareak baldintzatzen ditu eraikinaren dimentsioak, hamar metroko zutabe batek gidatzen baitu.
Museoa asteartetik larunbatera irekita dago, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara. Igandeetan, 10:00etatik 14:00etara dago zabalik. Sarrerak museoan bertan eros daitezke. Sarrera orokorra hiru eurokoa da, eta taldeentzako sarrera, berriz, bi eurokoa. Sarrera murriztua 1,5 eurokoa da. Bisita gidatuak aurrez erreserbatzea gomendatzen da, bisitan lekua ziurtatu nahi bada; (0033) 943-72 51 07 telefonoan edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzita. Taldeak, gehienez, hamar pertsonakoak izango dira.
Segurtasun neurri bereziak jarri dituzte martxan koronabirusaren eraginez. Museoaren edukiera erdira murriztu dute, eta bisitarien artean bi metroko segurtasun tartea mantendu beharda. Horretaz gain, museoaren barruan ibilbide finko bat dago bisitarientzat, eta informazio liburuxkak QR kodeak eskaneatuz daude eskuragarri. Sarreran eta aretoetan gel hidroalkoholikoak jarri dituzte. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da.
Jarduerak
Hainbat jarduera daude museoan, 6 urtetik gorako haurrentzat zein familientzat: Martintxoren Freskagarririk Gustukoena pista jokoa egiteko aukera dago. Jolas horren bitartez, museoko sekretu guztiak ezagutu ahal izango dituzte familiek. Jardueraren prezioa bi eurokoa da. Jose Mari Iparragirreren jaiotzatik 200 urte bete diren honetan, bere omenez sortutako ibilbide bat osatu dute: Urretxuko —bere jaioterria— herri museoak, Igartubeiti eta Ormaiztegiko Zumalakarregi museoek (Gipuzkoa) osatzen dute ibilbidea.
PROPOSAMENAK
XVI. mendeko baserria
Euskal baserriaren historia ezagutzeko aukera ematen du Ezkioko Igartubeiti baserri museoak. XVI. mendeko dolare bat dago ikusgai

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu