Zaindu begiak elikadurarekin

2013ko abenduaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ikusmena zaintzeko garrantzi handia dute jarraian azaltzen diren bitaminek eta mineralek. Horregatik, ez lirateke sekula falta beharko eguneroko jan neurrian.

A bitamina. Esnekietan, arrautzetan, azenarioan, brokolian eta abarretan aurkitzen den bitamina honen defizitak iluntasunean ikus zolitasuna gutxitzea eta begi konjuntibako lehortasuna dakar.

B2 bitamina. Ikusmenaren nekea arintzen laguntzen du. Haragitik, arrainetik, garagar-legamiatik, lekale integraletatik eta abarretik lortzen da.

C bitamina. Antioxidatzaile bikaina. Begi lausoak eta adinarekin lotua dagoen makulako endekapena jasateko arriskua gutxitzen du. Tomateak, zitrikoek, piperrek eta hosto berdeko barazkiek C bitamina ugari ematen dute.

Selenioa. Ikusmenaren funtzionamendua hobetzen du. Fruitu lehorretan, lekaleetan, frutetan, barazkietan eta arrainetan aurkitzen da.

Lutenina. Begiak eguzki izpietatik babesten ditu, eta kataratei aurre egiten die. Karotenoideen taldeko pigmentu bat da. Honen iturri nagusiak kalabaza, tomatea, piperra, artoa, letxuga, espinakak, arrautzaren gorringoa eta kiwiak dira.

Saihestu beharreko jakiak.Erradikal askeen ugalketak oso lotuak daude adinean aurrera joan ahala gertatzen den begiaren zahartze prozesuarekin. Hori gerta ez dadin, trans koipeak murriztu behar dira: opil industrialak eta aurrez prestatutako jakiak, batez ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.