Gerizpean. Irudia.Ondarroa
ZAPATO AZULE JENDETSUA
Arrantzale arropak jantzi eta urdin kolorez estali zen atzo Ondarroa (Bizkaia), Zapato Azule jaian. Manuel Eluren ahozko bolanderekin abiatu zuten eguna, eta Radixu Irratiko antolatzaileek Manuel Elu bera eta hil berri den Aitzol Aramaio zinemagilea omendu zituzten. Eguraldia lagun, jendetza bildu zen Ondarroan. Kamiseta Azoka jarri zuten, urteroko legean, eta Dinamartxan parte hartu zutenei ongietorri beroa egin zieten. Arratsaldean eta gauean jarraitu zuen festak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu