Jose Luis Odriozola. Ordiziako gazta lehiaketako irabazlea

«Zapore oso ona zuen, eta ketu puntua ere bai, baina ez nuen espero»

Kerman Garralda
Ordizia
2017ko irailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ordiziako Ardi Latxaren Gazta Txapelketaren txapela lehendabizikoz joan da Aiara (Gipuzkoa). Jose Luis Odriozola Lertxundi ezustean harrapatu du. Aurten gazta onak irten zaizkiola aitortu du, eta ez zuela argi guztietatik zein aurkeztu. Aukeraketa ongi egin zuen, Ordizian irabazi, eta amets bat bete du.

Espero al zenuten irabaztea?

Ez. Zapore oso ona zuen gaztak, eta ketu puntua ere bai, baina ez nuen espero. Egia esan, ezustean harrapatu nau.

Erraz hautatu al zenuten lehiaketara aurkeztu beharreko gazta?

Ez. Anaia eta bion artean ezin hautatu ibili ginen, eta azkenean esan nion «eraman hori eta izan dadila izan behar duena». Eta begira!

Zein ezaugarri ditu gaztak?

Maiatzeko gazta da. Gazta krematsua, nahikoa arina. Zapore aldetik, gozoa da, eta kutsu oso onekoa.

Eta zuk nola jaso duzu saria?

Oso pozik, plaza handia da hau. Amets bat egi bihurtuta.

Eta orain zer?

Orain artzain guztiak elkarrekin bazkaltzera joaten gara. Han ospatuko dugu, eta, gero, gerokoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.