Produktua

Zekalea

Zekale soroa Nafarroan. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS.
2012ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Zereal bat da zekalea, baina ez da oso erabilia; batez ere, zerealen artean garia erabiltzen delako gehien. Zekalea mikatzagoa da, baina ezaugarri onak dauzka, eta ez dago gaizki noizean behin gure dietan sartzea. B taldeko bitamina eta E bitamina dauka, batez ere; baita zuntz kantitate handia eta mineral asko ere: kobre, burdina, zink, magnesio eta potasioa.

Propietate antikoagulanteak ditu, flabonoideak baititu; beraz, arteria eta zainen malgutasuna osasuntsu mantentzen du. Zuntzetan aberatsa da, eta, horri esker, idorreriaren kontra laguntzen du. Kolesterola jaisteko ere ona da, eta mukosen hanturaren kontra lan egiten du; asetasuna sortzen du, digestio aparatua erregulatuz. Beraz, oso egokia da zekalea hartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.