'Zenbat aldiz joango zara aurten sagardotegira?' galdera egin die BERRIAk irakurleei

Sare sozialen bidez galdeketari erantzuteko aukera zabalik dago. Astelehenean argitaratuko dira emaitzak.

Lagun bat txotx egiten, sagardo garaiaren hasiera iragartzeko ekitaldi batean. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS.
Edu Lartzanguren.
2024ko urtarrilaren 22a
12:30
Entzun

Aurreko astean hasi zuten aurtengo sagardotegi sasoia, En Tol Sarmiento taldeko abeslari Iñigo Etxezarretak «Gure sagardo berria!» oihua botata. Baina noraino dago zabalduta sagardotegira joateko ohitura? 'BERRIA jakin-minez dago, eta galdera egin die irakurleei: 'Zenbat aldiz joango zara aurten sagardotegira?'.

Sare sozialetan galdeketa jarri da martxan, eta hiru erantzun proposatu dira: 1-3 artean, 4-6 artean, eta 7tik gora.

Aurten, gainera, berrikuntzak dakartza sasoiak. Euskal Herriko lurralde guztietako sagardo ekoizpenak Euskal Sagardoa jatorri izenean bilduko dira. Aurreko astean aurkeztu zuten sor-marka.

Galdeketari erantzuteko zenbait aukera daude:

Hemen Instagramen.

Hemen Telegramen:

 

Eta hemen Twitterren:

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.