Zepai

Uztapideren bertso-lagun handi bi: Zepai eta Txapel, Elgoibarren, 1933an. INDALECIO OJANGUREN, GFA.
2022ko irailaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
[Adinean aurrera, Zepai eta Uztapide bertsolariek familiak hartu eta egun pasa egin ohi zuten urtean behin] «Egun batean, behin baino gehiagotan esan zuen Zepaik, urtean bi aldiz joan behar genukeela biajea, bizia mozten ari zitzaigula eta. Handik hurrengo udan [1971] izan ziren nobedadeak. Zepai gaixo zegoela aditzen genuen beti, baina ez zuen inork larri zegoela esaten, eta hartan geunden. Halako baten, astelehen goiza zen, Oiartzunen transportean zebilen batek ekarri zigun Zepai ikustera joateko abisua. Eta abisua hartu eta berehalaxe joan ginen, taxi bat hartuta, andrea eta biok.

»Han zegoen ohean. Triste samarra iruditu zitzaidan niri, baina ez zegoen etsita artean. Mundu honetako kontuak esaten zituen, baina etxekoak etsita zeuden, eta ni ere etsita etorri nintzen Oiartzunera. Zertarako ezetz esan? Artean ere lehengo zelebrekeriak atera nahi zituen, baina itzala ere oso bajatuta zeukan, boza ederra bazuen ere. Egunero ikusten denean, etxekoei ez zaie iruditzen hainbeste baja egin duenik, baina aspaldian ikusi ez duenarentzat, oso bajatua zegoen. Atzera etxera etorri ginen, Idiazabalera eraman genuen taxian. Egun hura astelehena zen eta larunbatean hil zela berria jaso genuen. Gu Zepairenean izandako biharamunean Tolosako klinika batera eraman omen zuten, eta han hila izan behar zuen.

»Hurrengo eguna Santiago eguna, eta entierroa Idiazabalen. Joan ginen, baina triste. Behin ere ez dut halako traturik hartu entierro batean. Huraxe zen bihotza samurtzea! Beti elkarrekin ibiliak ginen, elkarri dena esaten genionak ginen, lo ere elkarrekin askotan eginak. Eta horiek batere bihotzik duenari gogoratu egiten zaizkio. Nire begiak ederki busti ziren, behintzat. Aitagure batzuk errezatu genizkion eta hari ez zegoen beste ezer egiterik. Meza bat ateratzeko ere enkargatu genuen. Gure agurra egin genion bertso batekin eta adios, Zepai! Zeruan gerta dadila!»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.