Komunikazioa

'Z!nemaldi@n' saioan: Ramon Agirre eta Maialen Beloki

2012ko irailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaur gonbidatu bereziak izanen dituzte Z!nemaldi@an telebista saioko lehen atalean: Maialen Beloki Zinemaldiko hautaketa batzordeko kidea eta Ramon Agirre aktore donostiarra. Gaurko ekitaldian Fipresci saria jasoko du Agirrek, Amour filmarengatik.

Saioa goizero emanen dute zuzenean Berria.info-n, 11:30ean, eta gauero Hamaika telebistan (22:00). Bertan zinema adituak, kritikariak eta kazetariak elkartuko dira, hainbat sailetako filmak aztertzeko. Gainera, BERRIAren webgunean gune berezia sortu dute jaialdiari eskainia, albiste eta argazki bildumekin. Bertan, sarrerak erosteko aukera ere bada. Berriketan.info-n zuzeneko jarraipena egin daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.