Ezarian. Zientzia

'Zospeum vasconicum' troglobioaren zain

Carlos Prieto zoologoak ekainerako prestatuko du Arrikrutzeko karakolaren ikerketa, argitara dezaten

Arrikrutz haitzuloan jarritako egitura. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
xabier martin
2012ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Troglobioak euren ziklo biologikoa haitzuloetan egiten duten karakolak dira, milimetro ingurukoak. 20 espezie ezagutzen dira, gehienak Eslovenian eta Kroazian, eta gutxi batzuk Kantauri isurialdean. Arrikrutz haitzuloan (Oñati, Gipuzkoa) iaz egindako aurkikuntzak troglobio espezie berri bat berretsi du: Zospeum vasconicum. «Izen hori ez da ofiziala; gure artean erabiltzen dugu, baina aldizkari espezializatu batean argitaratu arte, dagokion deskribapen guztiarekin, ez da ofizial izango», dio Carlos Prieto EHUko Zoologia irakasleak (Barakaldo, 1958). «Gainera, espezie hau ezagutzen genuen lehendik ere; 20 urte dira lehen laginak ikusi genuenetik, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat haitzulotan. Iaz, haren bila atera ginen berriro urte askoren ondoren, eta, Arrikrutzen, bizirik aurkitu genuen».

Larunbateko bisita gidatua

Carlos Prietok datozen asteetan bukatuko du (ekaina-uztaila) Zospeum vasconicum troglobioari buruzko ikerketa, eta argitaratzeko prest egongo da. «Halako espezie bat bilatzen jakin behar da, bestela ez duzu ikusiko», dio. Larunbat honetan bisita gidatua egingo dute Arrikrutzen (943-08 20 00) Prietorekin batera. «Erraz aurkitu genituen han, galeria nagusiaren igarobidearen alboan. Ehunka maskor txiki zeuden».

Arrikrutzeko troglobioak, besteak bezala, milioika urte ditu; beste garai bateko ordezkaria dela esan daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.