Ezarian. Zientzia

Zulatzeko makinen lan muga neur daiteke

Tunelak egiteko baliagarria den modelo bat garatu, eta EHUn tesia aurkeztu du Javier Gallo ingeniariak

Amaia Portugal.
2012ko azaroaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Tunelak zulatzeko makinen lan erritmoa aurreikusten duen modelo bat garatu du Javier Gallo ingeniariak, eta Euskal Herriko Unibertsitatean defendatu duen doktore tesian aurkeztu du. «Tunelak egitean, zulatzeko tresnen hausturak gertatzen ziren ustekabean, eta orain arteko baliabideekin ez zegoen hori argitzen zuen azalpenik», azaldu du Gallok. Arazoa konpontzeko, Reducción del consumo de agua de red en el proceso de microtunelización (Mikrotunelgintzan sareko uraren kontsumoa gutxitzea) izeneko ikerketa lan batetik ateratako datuak baliatu ditu, nagusiki. 6,5 kilometro luze den tunela zulatzeko lanen datuak aztertu ditu, eta modelo matematiko bat sortu du horretan guztian oinarrituta.

Tesiaren egileak azaldu duenez, industrian premia handia dago halako tresna bat izateko: «Adibidez, nik lan egiten dudan enpresan, arazoa izaten da ebaketa tresnak noiz hautsiko diren aurreikustea edo makina baten lan-muga non dagoen jakitea: noraino iritsiko ote gara makina honekin?». Galdera horri erantzun ez ezik, makinari zer buru mota jartzea komeni den zehazteko ere balio du modelo berri horrek. Gainera, oso lagungarria izan daiteke tresna berriak garatzeko. Esaterako, eskaintzen dituen kalkuluen arabera, fabrikatzaileek aleazio berriak egin ditzakete, edo mekanismoak aldatu.

Javier Gallo Meatze Ingeniaritzako lizentziaduna da eta Ingeniaritza Mekanikoan izendatu dute doktore. Eduardo Roji eta Jesus Cuadrado EHUko irakasleek zuzendu diote tesia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.