Komunikazioa. Uhinetatik tiraka

Zuriari, kontrapuntu grisa

Xabier Lasa.
2011ko urriaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gabilondo, saritua.Euskal Kazetarien Elkarteak (AVP) Iñaki Gabilondori eman dio aurtengo saria, kazetari gisa errealitatea aztertzeko erakutsi duen gaitasuna eta azaltzeko sentibe- ratasuna dela eta. Harekiko goraipamenak baino ez dira aditzen azkenaldian, eta bera ere oso sartuta sumatzen da kazetari zintzo, neutro, aniztasunaren errespetu zale eta eskarmentatuaren paperean; honetaz eta hartaz iritzia ematerakoan ongiaren eta gaizkiaren gainetik, ex-catedra jarduteko baimen zerutiarra edukiko balu bezala. Zuritasunaren muturrera eramaten diren errealitate gehienak bezala, donostiarrarenak ere badu bere kontrapuntua, hala ere. Irratigile izan zen garaian, ezin zaio meriturik kendu, komunikatzaile bikaina eta ahots seduktorearen jabe izan zen aldetik. Baina aldi berean, irrati generalisten panoramari eskaini zizkion bi ekarpen, behintzat, ez dira inor harrotzeko modukoak: albistegietan bere iritzi pertsonala informazioarekin nahastea izan zen bere jarduna, batetik. Eta bestetik, tertuliak bere hari politiko berekoez hornitu zituen. Euskal errealitate politiko anitzera hurbiltzeko saio bakarra, esaterako, hiru iritzi emaile fitxatzera mugatu zen; Mari Karmen Gallastegi, Joseba Arregi eta Joseba Arruti izan ziren horiek... Kontua da estiloan, ahotsean, hezi legetasunean… beste zenbait irrati esale izar (Luis del Olmo, Antonio Herrero, Carlos Herrera, Jimenez Losantos…) baino irentsigarriagoa egin zaigula Gabilondo.

Etxekoak.Juan Cruz kazetariak uda partean gidatu duen La comedia humana irratsaioak laburbil dezake egoki samar Ser Katean beti aplikatu den endogamia hori. Ordu beteko hitz-asperturako bidelaguna nor behar zuen izan arrazoitzerakoan, hantustetsu agertu zaigu: kulturaren, kirolaren eta filosofiaren munduko pertsonaiarik nabarmenak omen ziren. Bada, zerrenda, Gabilondok ez ezik, sozialismoaren ingurukoak edo Prisa enpresaren kolaboratzaileak, edo eta biak batera direnek ere osatu dute. Bart eta gaur gauean (22:00etan) Jorge Valdanorekin eta Michael Robinsonekin egindako saio bana ziren errepikatzekoak, futboleko Carrusel-ik ez dagoela aprobetxatuz. A vivir que son dos días magazineko tarte luze-sakonerako Montserrat Dominguez esatariak larunbatero nortzuk gonbidatu ohi dituen ikusi besterik ez dago. Boris Izagirre atzokoan, esaterako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.