Razorlight du izena taldeak, baina Johnny Borrell da horren atzean dagoen gizona. Ingalaterrako rock independentearen zerrendetan arrakasta handia izan du taldeak. Hurrengo diskoa grabatzera sartu aurretik, zuzenean ari dira kantak fintzen, eta horren aurrerapena entzun daiteke gaur, Donostiako Doka aretoan.
Datorren urtean diskoa argitaratzeko asmoa dute, eta kontzertu txikiak egiten ari dira Europan zehar, lehengaia prestatzeko. Laukote formatuan dabiltza, Borrel gitarrizta-abeslaria buru. Izan ere, hark sortu zuen zuen taldea, eta hark jartzen eta kentzen ditu musikariak. Borrel da hasierako Razorlightik geratzen den musikari bakarra. In the morning, Somewhere Else, Wire to Wire eta America kantak Ingalaterrako zerrendetan jartzea lotu dute.
Lehen diskoa 2004an argitaratu zuten: Up All Night. Milioi bat disko saldu zituzten. Ondorengo Razorlight (2006) diskoa, Chris Thomasekin grabatu zuten. Thomas Roxy Music, Beatles, Sex Pistols edo Pink Floyd ekoizle izan zen. Slipway Fires (2008) diskoaren jarraipena izango dena prestatzen ari dira orain.
Pitchfork guneko kritikariek, berriz, ez dute errukirik izan taldearekin. Originaltasunik eza eta handinahikeria egotzi diete, eta kantetako hitzak klixez betetzea leporatu diote Borrelli.
RAZORLIGHT
Noiz. Gaur, 21:00etan.
Non. Doka kafe antzokian,Donostian.
Zuzenean, diskoa prestatzen
Johnny Borrellen Razorlight taldearen Ingalaterrako rock independentea entzungo da Donostian
![Johnny Borrel, Razorlight taldeko sortzaile eta burua. BERRIA / BERRIA. Johnny Borrel, Razorlight taldeko sortzaile eta burua. BERRIA / BERRIA.](https://www.berria.eus/uploads/s1/49/13/89/p025-f02.jpeg)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu